Landetxeak moldatzeko dirulaguntza deialdia zabalik dago

TTIPI TTAPA 2012ko mar. 21a, 09:53

Turismoko establezimendu ttiki eta ertainek egindako inbertsioak lagunduko dira. Artxiboko argazkia

Eskaerak aurkezteko epea apirilaren 8an bukatuko da

Landetxeak edo turismora bideratutako establezimendu ttiki eta ertainak hobetzeko eta zaharberritzeko edo Q ziurtagiria lortzeko eta mantentzeko inbertsioei zuzendutako dirulaguntza deialdia egin du Nafarroako Gobernuko Kultura, Turismo eta Erakundeen harremanetarako kontseilariak.

Eskaerak apirilaren 8a baino lehen aurkeztu beharko dira Kultura, Turismo eta Erakundeen Harremanetarako erregistroan, Iruñeko Navarreria karrikan, edo, ziurtagiri digitala izanez gero, Internet bidez, Nafarroako Gobernuaren webguneko zerbitzuen katalogoan.

2011ko azaroaren 16tik 2012ko azaroaren 15era bitatean egindako inbertsioei bideratuko dira dirulaguntzak.

Dirulaguntzak ez dira itzuli beharko eta kalitateari bideratutako lanetan, inbertsioaren %60koa izanen da, 24.000 euroko gehieneko mugarekin. Gainerako hobetze eta zaharberritze lanetan inber­tsioaren erdia estaliko du dirulaguntzak, 20.000 euroko mugarekin. Diruz lagundutako proiektuen guttieneko inbertsioa 4.000 eurokoa izanen da eta gehienez 40.000 eurokoa, BEZ barne.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.

Egin TTIPI-TTAPAren lagun