Martxoaren 17an, larunbat goizean jokatu ziren Zizurko lau terdiko txapelketaren finalerdiak eta bertan, Doneztebeko Errekako hiru ordezkarik lortu zuten finalerako txartela, baina Lesakako Arkupe, Baztango Txaruta eta Leitzako Aurrerako pilotariak ere izanen dira martxoaren 24ko azken partidetan.
Honela, 2001ean jaiotakoen lehenbiziko urteko alebinen kategorian, Txarutako Ariztegik 16 eta 12 irabazi zion Ardoiko Zabalzari.
Lehen urteko infantiletan, Errekako Iker Salaberria goizuetarrak 16 eta 12 irabazi zion Oberenako Mariezkurrenari.
Bigarren urteko infantiletan, Txarutako Iker Espelosin sunbildarrak 16 eta 13 irabazi zion Arrasateko Moron-i.
Lehenbiziko urteko kadetetan, Errekako Ruben Medinak 18 eta 17 irabazi zion Gure Txokoako Ander Errandoneari.
Bigarren urteko kadeteen kategorian, Errekako Joanes Bakaikoak 18 eta 16 irabazi zion Errioxako Dariori. Aipatzekoa da Bakaikoa bigarren urteko kadeten kategorian ari baldin bada ere, oraindik lehenbiziko urtea duela kategoria honetan.
Bertze finalerdian, Lesakako Arkupeko Jon Olaizolak 18 eta 13 irabazi zion Huarteko Goñiri.
Bigarren urteko jubeniletan, Aurrerako Jaunarenak 18 eta 8 irabazi zion Pilotajaukuko Ansaru.
Finalak martxoaren 24an
Martxoaren 24an, larunbat goizeko 9:30etik aitzinera jokatuko dira finalak.
Lehen urteko alebinen kategorian, Txarutako Ariztegi Oberenako Oskozen kontra ariko da.
Lehenbiziko urteko Infantil mailan, Errekako Iker Salaberria goizuetarra Lazkaoko Iraitz Zubizarretaren kontra ariko da. Bigarren urteko infantiletan, Txarutako Iker Espelosin sunbildarra San Migueleko Anduagaren kontra ariko da.
Lehenbiziko urteko kadetetan, Errekako Ruben Medina San Juango Lasoren kontra ariko da eta bigarren urteko kadetetan, Errekako Joanes Bakaikoa, Arkupeko Jon Olaizola lesakarraren kontra.
Bigarren urteko jubeniletan, Aurrerako Jaunarena Urretxuko Erostarberen kontra ariko da.