Matxuratutako kamioiak gelditzeko guneak egokituko dira Belate eta Almandozko tunelen sarreretan

TTIPI TTAPA 2012ko martxoaren 20a

Gisa honetako seinalizazioa paratuko da Belate eta Almandozko tunel sarreretan. Nafarroako Gobernua

Aste Santu ondorako eginak izanen dira, 268.000 euroko inbertsioarekin

N-121-A errepidean Almandoz eta Belateko tunelen segurtasuna hobetzeko asmoz, tunelen aho inguruetan matxuratutako kamioiendako hiru geldigune egokituko dira Aste Santu ondotik eta horretaz gain, seinalizazioa hobetu eta zainketarako hiru bideo kamera berri paratuko dira.

N-121-A errepidean Almandoz eta Belateko tunelen segurtasuna hobetzeko asmoz, tunelen aho inguruetan matxuratutako kamioiendako hiru geldigune egokituko dira Aste Santu ondotik eta horretaz gain, seinalizazioa hobetu eta zainketarako hiru bideo kamera berri paratuko dira.

Nafarroako Gobernuko Sustapen eta Etxebizitza Departamentuak eginen ditu lanak eta horretarako 268.020 euroko inbertsioa eginen da. Hilabete terdi iraunen dute lanek, baina ez dute trafikoan eraginik izanen. Mariezkurrena erainkuntza enpresak eginen ditu aparkalekuan, Señalizaciones Lacroix enpresak seinalizazioak eta SICe enpresak jarriko ditu bideo kamerak.

Neurri hauekin, gidariek bere ibilgailuan arazoren bat dutela dakitenean, gelditzeko leku bat izatea nahi da, arazoa beran moldatu ahal izateko edo laguntza eskatzeko. Arazo mekanikoak dituzten ibilgailuek debekatua izanen dute tuneletarako sarbidea eta trafiko agintariek seinalizazioa errespetatzen ez dutenei isunak jartzeko ahalmena izanen dute.

Belateko tunelaren alde banatan eta Almandozko tunelean Iruñerako sarbidean eginen dira geldiguneak. Almandozko tuneleko Irunerako sarbidean, berriz, Mendiola auzorako sarbideko zabalgunea aprobetxatuko da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun