Herritarren arteko aizkora apustua jokatuko da martxoaren 17an Aurtitzen

TTIPI TTAPA 2012ko martxoaren 16a

Martin Telletxea eta Kenari Erasun, Ander Erasunen aurka

Herritarren aizkora gosea asetzeko asmoz, ikuskizun ederra prestatu dute aurtiztarrek martxoaren 17rako. Martin Telletxea eta Kenari Erasun ariko dira alde batetik aizkoran eta Ander Erasun izanen dute aurkari. Alde bakoitzak zortzi kanaerdiko moztu beharko ditu, eta egurrak erdibana eramanak izanen dira.

Herritarren aizkora gosea asetzeko asmoz, ikuskizun ederra prestatu dute iturendarrek martxoaren 17rako. Martin Telletxea eta Kenari Erasun ariko dira alde batetik aizkoran eta Ander Erasun izanen dute aurkari. Alde bakoitzak zortzi kanaerdiko moztu beharko ditu, eta egurrak erdibana eramanak izanen dira.

Hitzordua, berriz, tailerreko atarian egin dute, 17:00etan. Jokoan afarirako bildotsak jarri dituzte.

Aizkora apustuaren ondotik, Aurtizko elkartean afaria izanen da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun