Sunbillako Ulibeltzak elkartean junta aldaketa eginen da martxoaren 17ko bileran

Maider PETRIRENA 2012ko martxoaren 15a

Hiru urte eman ditu orain arteko juntak lanean

Martxoaren 17an, larunbatarekin, ohiko batzarra eginen du Sunbillako Ulibeltzak Elkarteak. 19:00etatik aitzinera, hainbat gai izanen dira hizpide, eta tartean junta aldaketa. Dagoeneko hiru urte pasatu dira aitzineko juntakideak sartu zirenetik, eta zortzi bazkide berri juntan sartzeko ordua ailegatu da.

Rakel Urtxegi Gelbenzu, Edurne Urrotz Agesta, Miren Hernandorena Ibarra, Edurne Zubieta Almandoz, Maria Jesus Iriarte Irurueta, Maria Jesus Rekarte Elizondo, Josune Anzizar Elizondo eta Maider Petrirena Gorosterrazu egon dira orain arte juntan.

Junta aldaketaz gain, aitzineko aktaren onespena, bazkide berriak, 2011ko kontuak, elkarteko obrak eta dokumentazioa bezalako gaiak izanen dira mahai gainean.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.

Egin TTIPI-TTAPAren lagun