Malerrekako herrietan, herrietako bestetatik kanpo antolatzen diren euskarazko kultur jarduerak diruz laguntzeko deialdia egin du Malerrekako Mankomunitateak. Eskabideak aurkezteko epea apirilaren 16an, astelehenarekin bukatuko da.
Dirulaguntza deialdira Malerrekako Herriko Etxeak eta elkarte guztiak aurkezten ahal dira eta jarduera, edozein izanik ere, euskaraz eginen da.
Dirulaguntza banatuko da deialdira aurkezten diren kultur jarduera guztien artean, modu proportzionalean. Horrela, gutxienez, 200 euroko dirulaguntza banatuko da herri bakoitzean antolatzen den kultur ekitaldi bakoitzeko. Eskaerako horretarako dagoen kontu-saila (3.000 euro) baino handiagoak badira, herri bakoitzean kultur jarduera bat laguntzeki irizpidea erabiliko da.
Errotuluak euskaraz jartzeko dirulaguntza
Bertze aldetik, Malerrekan errotuluak euskaraz paratzeko dirulaguntza deialdia ere egin du Mankomunitateak eta abenduaren 31n akituko da eskabideak aurkezteko epea.
Malerrekan errotuluak euskaraz jartzen dituzten establezimendu komertzialei (dendak), ostalaritzakoei (ostatuak) eta elkarteei ditu-laguntzak emateko modua ezarri du honela Mankomunitateak.