Arrantzarako baimena eskatu beharko da aurten ere apirilaren 16tik aitzinera

TTIPI TTAPA 2012ko martxoaren 14a

Izokin denboraldia ere maiatzaren 1ean hasi eta 48. izokina arrantzatzerakoan bukatuko da. Artxiboko argazkia

Maiatzaren 1etik ekainaren 30era izanen da amoarrain arrantzarako denboraldia

Apirilaren 16an, astelehen goizeko 08:00etan indarrean paratuko du Nafarroako Gobernuak amoarrain arrantzarako beharrezkoak izanen diren baimenak eskatzeko webgunea (www.permisopesca.navarra.es). Horretaz gain, 012 telefonora ere deitzen ahal da eta Interneten zintzilikatua dagoen bideo batek baimena lortzeko prozedura azaltzen du.

Apirilaren 16an, astelehen goizeko 08:00etan indarrean paratuko du Nafarroako Gobernuak amoarrain arrantzarako beharrezkoak izanen diren baimenak eskatzeko webgunea (www.permisopesca.navarra.es). Horretaz gain, 012 telefonora ere deitzen ahal da eta Interneten zintzilikatua dagoen bideo batek baimena lortzeko prozedura azaltzen du.

Hiru urtez amoarrain arrantza debekatua egon ondotik, joan den urtean berriz ere arrantzarako aukera izan zen, bere mugekin. Aurten ere muga berdintsuak mantenduko dira.

Gure inguruan 27.966 baimen izanen dira eta arrantzale bakoitzak denboraldi osoan bortz egunez arrantzatzeko baimena izanen du, beti ere lizentzia eguneratua baldin badu. Hori bai, larunbat edo besta egunetan gehienez ere hiru egun izanen ditu arrantzarako eta astegunez, asteartetan izan ezik, bortz egun eskatzen ahal ditu. Baimena arrantzalearen arroari dagokio. Honela, Bidasoa arrorako baimena lortzen duen arrantzaleak, Bidasoan ez ezik Ezkurra, Orabidea eta Aritzakun erreketan ere arrantzatu ahal izanen du.

Lehenbiziko baimena eskatzeko epea apirilaren 16an irekiko da eta bi egunerako baimena eskatzen ahalko da. Maiatzaren 1etik aitzinera, falta diren bertze hiru egunetarako baimenak eskatzen ahal dira.

Hain zuzen amoarrain arrantzarako denboraldia maiatzaren 1tik ekainaren 30era izanen da. Arrantzale bakoitzak eguneko hiru amoarrain arrantzatu ahal izanen ditu gehienez.

Ezpelura errekan, Donamariko Bentetako presatik Ezkurra errekarekin bat egiten duen arteko tartean, heriotz gabeko arrantza egin beharko da. Donezteben, berriz, Ezkurra eta Ezpelura erreketako zubietatik Bidasoa errekarekin bat egiten duen arteko tartea, Arrantza Eskola da, beraz, Nafarroako Arrantza Federazioak edo arrantza elkarteek bultzatutako hezkuntza jarduerak bakarrik egin ahal izanen dira.

Izokin denboraldia ere maiatzaren 1ean irekiko da eta 48 izokin arrantzatzerakoan itxiko da, edo kopuru horretara ailegatzen ez bada, uztalaren 15ean. Maiatzaren 21 arte amuzki naturala debekatua dago eta arrantzale bakoitzak eguneko izokin bakarra arrantzatzen ahal du.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun