Ia 300 lagunek egin dute Senpereko lehendabiziko traila

TTIPI TTAPA 2012ko martxoaren 14a

Ionut Zinca, Senpereko Trail lasterketa buruan. mendilasterketa.blogspot.com

Ionut Zinca gizonezkoetan eta Ana Rosa Conde emakumeetan izan dira azkarrenak

Senpereko Spuc lasterketa taldeak antolatuta, martxoaren 11n egin zen Senpereko lehendabiziko traila, 21,1 kilometroko lasterketa. Eta lehendabiziko aldia izateko arrakastatsua ere izan zela erraten ahal da, 298 lagunek bukatu baitzuten Ibarrungo pilota plazatik abiatu zen lasterketa.

Ionut Cinca izan zen bizkorrena eta ibilaldia osatzeko 01:39:18ko denbora behar izan zuen, Claude Escots sailkatu zen bigarren (01:45:44) eta Martxel Bereau hirugarren (01:47:18).

Emakumeetan azkarrena, berriz, Ana Rosa Conde izan zen (01:52:46), Claire Dubes bigarrena (02:09:34) eta Maud Conbarieu hirugarrena (02:12:05).

Eskualdeko lasterkariei dagokienez, Sara Korrika, Senpereko SPUC eta Berako Manttale taldeko 27 lagunek osatu zuten ibilbidea. Horien artean bizkorrena, Sara Korrika taldeko Didier­ Suer­tegarai izan zen (23. sailkapenean), eta Phillippe Vacquie eta Fabrice Latapy taldekideak izan ziren eskualdeko hurrengoak, 28. eta 29., sailkatu ziren hurrenez hurren.

Lasterketaren ondotik, bazkaria izan zen.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.

Egin TTIPI-TTAPAren lagun