Elkartuz zabaldu izango da aurtengo Herri Urratseko kantua, eta lelo horrekin bat egineez, lehen aldiz ez du euskal talde edo kantari batek egin, baizik eta La Troba Kung Fú talde katalanak.
Rumba katalanaren erreferentzia nagusienetariko bat da bere herrian, eta Euskal Herriko bideak ere ederki ezagutzen dituzte La Trobakoek behin baino gehiagotan ibili baitira gurean kontzertuak eskaintzen.
Aurtengo Herri Urratseko kantua egitea eskaini zitzaienean ez zuten zalantza izpirik izan, eta lagun duten Damba taldearen laguntzarekin berehala ekin zioten lanari Seaskako bestaren ahotsa izateko asmoz. Emaitza elkartuz zabaldu: akordeoi doinu alaiak, kantagarriak, ekialdeko tzigane estiloan oinarrituak. Euskararen besta den Herri Urrats islatzen duen eta guztiz berria den Kataleuska estiloa izendatu beharko balitz.
Herri Urratseko kantua aurkezteko bira
Martxoaren erdialdean kantua aurkezteko bira egingo dute gurean. Martxoaren 15ean, ortzegun arratseko 20:00etan Gasteizen izango dira, Jimmy Jazz aretoan, biharamunean, Tolosan, Bonberenean 22:30ean, eta ondoko egunean, Ondarroako Kafe Antzokian, ordu berean. Horiek izanen dira datozen asteetan La Troba Kung-Fú eta Herri Urratseko kantu berria entzuteko aukerak, eta nola ez, Herri Urratsen bertan, maiatzaren 13an.