Oraindik bikote batzuei lehen fasea akitzeko partida bat gelditzen bazaie ere, dagoeneko badira bi bikote finalerdietarako sailkatuak. Larunbatean lortu zituzten garaipenei esker, Juaristi eta Patxi Olazar, iazko txapeldunak dira A multzoko buruak eta Oñatz eta Julen San Miguel B multzokoak.
Juaristi eta Patxi Olazarrek, iazko txapeldunek 40-35 irabazi zieten Uterga eta Aizpuruari larunbatean Galarretan eta honenbertzez, A multzoko buru izanen dira. Uterga eta Aizpurua berriz, txapelketatik kanpo gelditu dira. Beraz, finalerdietarako sailkatuak daude. Multzo honetan partida bakarra falta da jokatzeko. Ezkurra eta Zubiri, Zeberio eta Zubizarretaren kontra ariko dira eta partida horren irabazlea izanen da A multzoko bigarren finalista.
Juaristi eta Olazar bezalaxe, finalerdietarako txartela B multzoko buru bezala lortua dute dagoeneko Oñatz eta Julen San Miguelek. 40 eta 24 irabazi zieten Urtasun eta Barrenetxea IV.ari. Honela, B multzoan ere partida bakarra falta da, Matxin III eta Ion, eta eta Lizasoren artekoa. Azken hauek ez dute aukerarik eta Matxin III eta Ionek nahitaez irabazi beharra dute eta tanteo ona lortu gainera, Etxeberriatarrak gibelean uzteko.
Larunbatean Galarretan jokatutako bertze bi partidetan, Urrutia II eta Zubirik 29 eta 35 galdu zuten Juanmartiñena eta Zubizarretaren kontra eta Endika eta Saldiasek 30 eta 28 irabazi zieten Matxin VI eta Urkori.