Doneztebarrak Merkatarien Elkarteak eskaintzen azoka egin zuen ortziralean, martxoaren 9an, Doneztebeko Intzakardi karrikan.
Herriko merkatariek eskaintzak eta denboraldi aurrerapena erakusteko aukera izan zuten egun osoan, 10:00etatik 20:00etara. Eta eguna animatzeko, haurrendako jokoak ere izan ziren arratsaldean.