Hiri Hondakinen Mankomunitatetako martxoko zozketako sariduna agertu da

TTIPI TTAPA 2012ko martxoaren 9a

Gema Migeltorena lesakarrak Bortzirietako Hiri Hondakinen Mankomunitateko presidentearen eskutik jaso du saria. AItor Arotzena

Gema Migeltorena lesakarrak, 9.558 zenbakiaren jabeak, eskualdeko produktuekin osatutako lote bat jaso du saritzat

Hirugarrenean bai. Baztango Udalak, Bortzirietako Hiri Hondakinen Mankomunitateak eta Malerrekako Mankomunitateak etxez-etxe banatutako egutegiek duten zenbakiarekin, urtarrilean eta otsailean egindako zozketetan ez zen saridunik agertu, baina martxokoan bai. 9558a izan zen zenbaki sariduna eta Gema Migeltorena lesakarra da bere jabea.

Martxoaren 9an, ortziral eguerdian hartu zuen saria, eskualdeko produktuekin osatutako lotea Migel Mari Irigoien, Bortzirietako Hiri Hondakinen Mankomunitateko presidentearen eskutik.

Apirileko zenbakiarekin, Berako Zalain jatetxean bi lagunendako bazkaria zozketatuko da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.

Egin TTIPI-TTAPAren lagun