Euskaraz Blai Udalekuak eskainiko dituzte aurten ere Arantzan eta Beintzan

TTIPI TTAPA 2012ko martxoaren 9a

Arantzako Aterpeko Xabi Zugarramurdi, Bertizko Partzuergoko Izaskun Goñi eta Beintzako Orbela aterpetxeko Mikel Albisu, martxoaren 8ko aurkezpenean. Alicia Del Castillo

Bertizko Partzuergoak antolatutako ekimenean izen emateko epea martxoaren 12tik apirilaren 4ra zabalduko da

Arantza Aterpeak, Beintza-Labaien aterpetxeak eta Bertizko Turismo Partzuergoak Euskaraz Blai Euskarazko Udalekuak kanpaina aurkeztu dute martxoaren 8an, ortzegun eguerdian Bertizko Partzuergoaren egoitzan.

Arantza Aterpeak, Beintza-Labaien aterpetxeak eta Bertizko Turismo Partzuergoak Euskaraz Blai Euskarazko Udalekuak kanpaina aurkeztu dute martxoaren 8an, ortzegun eguerdian Bertizko Partzuergoaren egoitzan.

Hamabigarren edizioa beteko du aurten kanpainak eta proiektu honen eragina bi herri hauetako ekonomian eta lan arloan nabaria dela azpimarratu zuten aurkezpenean Bertizko Partzuergoko Izaskun Goñik, Orbela aterpetxeko Mikel Albisuk eta Aterpeko Joseba Zugarramurdik. 2011n 800 gaztetxok parte hartu zuten eta aurten mila plaza eskainiko dira, hameka txandatan banatuak.

Lehen Hezkuntzako 8 eta 12 urte arteko eta DBHko 12 eta 15 urte arteko mila ikaslerendako lekua eskainiko dute, 6 eguneko eta 5 gaueko egonaldietan, 10 aste aterpe bakoitzean. Nafarroan euskarazko udaleku hauek egiteko dirulaguntzarik ez denez, prezioa zertxobait igo da eta Nafarroako neska-mutikoentzat 195 eurokoa izanen da eta 210 eurokoa gainerakoentzat. Izan ere, Orbela aterpeko Mikel Albisuk aipatu zuenez, «ekimena Nafarroako ikasleentzat sortu zen, baina iaz Gipuzkora ere hedatu genuen eta aurten Euskal Herri osoko neska-mutilentzat izanen da».

Matrikulazioa martxoaren 12tik apirilaren 4ra egiten ahal da www.consorciobertiz.org webgunean. Helbide berean, gurasoek bere seme-alaben argazkiak ikusteko aukera izanen dute, jarduera ezberdinak egiten dituztenean. Udalekuetan parte hartzeko onartutakoak apirilaren 30ean jakinaraziko dira, mail edo posta arrunta bidez eta ekainaren 15ean eginen da informazio bilera gurasoekin, 18:00etan Bertizko Partzuergoaren bulegoan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun