Sagardoaren Txapelketako partida bakarra jokatu zen martxoaren 8an Galarretan. Etxeberria IV eta Etxeberria III.ak 40 eta 35 irabazi zieten Oñatz eta San Migueli, hirugarren garaipena lortuz. Halere, deus ez dago erabakia B multzoan. Etxeberriatarrek hiru partida irabazi eta bat galduz akitu dute lehen fasea eta aukera aunitz dituzte sailkatzeko. Oñatz eta San Miguelek, bi partida irabazi eta bat galdu egin dute, eta partidarik irabazi ez duten Urtasun eta Barrenetxea IV.aren kontra jokatzea gelditzen zaie. Matxin III era Ionek ere bi partida irabazi dituzte eta bat galdu eta azkeneko norgehiagokan partida bakarra irabazia duten Endika eta Lizasoren kontra ariko dira. Beraz, Urtasun eta Barrenetxeak izan ezik, gainerako guziek badute finalerdietara sailkatzeko aukera. Bertze aldetik, bi hilabete lesionaturik egon ondotik kantxara bueltatu zen Urriza. Lizasorekin bikote eginez 38 eta 40 galdu zuen Koteto Ezkurra eta Ionen kontra, baina lauek partida bikaina jokatu zuten, sasoiko onena adituen ustez.
Martxoaren 8ko emaitzak Galarretan
1. Etxabe II-Zubiri, 35; Zulaika-Saldias, 30
2. Etxeberria IV-Etxeberria III, 40; Oñatz-San Miguel 35 (Sagardoaren Txapelketa)
3. Ezkurra-Ion, 40; Urriza-Lizaso 38
4. Matxin III-Barrenetxea IV, 23; Agirresarobe-Aizpurua II 30