Nafarroako Larrialdi Agentziak (NLA) iaz erretiratutako edo hildako 7 suhiltzaile profesional omendu ditu, baita 2011n erretiroa hartu zuten 14 suhiltzaile boluntario ere. Salbamenduko zakur-taldea ere omendu da.
Suhiltzaileen zaindari San Juan de Dios ospakizuna dela eta egin zen ekitaldi instituzionala ortzegunean Cordovillako (Galar) suhiltzaileen egoitza nagusian; bertan parte hartu dute Roberto Jiménez, Nafarroako Gobernuko presidente ordeak, Justizia eta Barneko zuzendari nagusi Inmaculada Jurío Macaya-k; Nafarroako Larrialdi Agentziaren zuzendari-gerente José Mª Vázquez Royo-k; eta Prebentzio, Su Itzaltze eta Salbamenduko zuzendari Javier Vergara Falces-ek.
Omendutako suhiltzaileak
Ekitaldian 2011n erretiroa hartutako suhiltzaileak omendu dira: Jesús Mª Astiz Lizarraga, Antonio Manuel Baigorri Remírez, Alfonso Jauregi Blanco, Pedro Larrañeta Rozpide, Carmelo López Aldama eta Luis Sandua Arce; eta José Ramón Etxeberria Etxebarren suhiltzailea ere, Lozan (Berriobeiti) izandako ezbehar baten ondorioz hil zena.
Gainera, Nafarroako Larrialdi Agentziak ere iaz erretiroa hartu zuten suhiltzaile boluntarioak ere omendu ditu, tartean Lesaka, Bera eta Leitzako zenbait: Ramón Etxenike Fagoaga, Juan Mª Etxeberria Tapia, Pedro Joaquín Goñi Echepare, José Mª Goñi Echepare, Iosu Goia Etxeberria, Francisco Guerrero Calvera, José Mª Hernandorena Huarte, José Luis Hernandorena Huarte, Manuel Iriarte Huarte, Julián Lekuona Martikorena, Juan Maia Tapia, Marcos Maritxalar Goñi, José Antonio Sainz Irigoien eta Antonio Zubieta Albistur.