Bertizko Partzuergoak Baztan-Bidasoko jatetxeen egutegia aurkeztu du

TTIPI TTAPA 2012ko martxoaren 16a

Donamariko Bentako Lorea eta Haizea Luzuriaga, Bertizko partzuergoko Izaskun Goñi, Bertizko jatetxeen elkarteko presidente Juan Miguel Ibarra (Koxka jatetxekoa) eta Arizkungo Ordoki jatetxeko Maria In

Egun bakoitzean irekita dauden jatetxeak zehazten ditu eta momentuz zazpi jatetxe lotu dira ekimenera

Bertizko Turismo Partzuergoak jatetxeek bizi duten egoera zailari aurre egiteko tresna berri bat aurkeztu du. Hain zuzen, egun bakoitzean irekita dauden jatetxeekin egutegi bat egin da eta egun horietan ahalik eta bezero gehien lortzeko ahalegina eginen da bitarteko ezberdinen bidez. Momentuz, zazpi jatetxe lotu dira ekimenera.

Bertizko Turismo Partzuergoak jatetxeek bizi duten egoera zailari aurre egiteko tresna berri bat aurkeztu du. Hain zuzen, egun bakoitzean irekita dauden jatetxeekin egutegi bat egin da eta egun horietan ahalik eta bezero gehien lortzeko ahalegina eginen da bitarteko ezberdinen bidez. Momentuz, zazpi jatetxe lotu dira ekimenera.

Bertizko Turismo Partzuergoaren jatetxeen Elkartea Baztan-Bidasoako zonaldeko 24 jatetxek osatzen dute. Gure gastronomiaren kalitatea balioan jartzen dute, eskualdeko produktu onengatik azpimarragarria dena.

Sukaldaritza tradizional batean oinarritua, profesional berriei ere irekitzen da, prestaketa modernoagoa eta menu eta kartetan osagai berrien presentziaren apustua egiten dutenak.

Azken urteotan, faktore desberdinek bezeroen jaitsiera joan dira eragiten, bereziki afarien ordutegian. Honek, jatetxeen irekiera bera zailtzen du, batez ere astean zehar eta behe denboraldian. Baina, turistak badaude ia urte osoan eta alojamenduak ez dakite askotan nora bidali afaltzera, aukerak gutxitzen joan direlako.

Bertizko Partzuergoak, tresna sinple batez erantzuna eman nahi izan dio egoera honi: egun bakoitzean irekita dauden jatetxeekin, bai eguerdian bai arratsean, egutegi bat egin da.

Horrela, jatetxe batek martxoaren astearte baten gauean irekitzeko ahalegina egiten duenean, arlo turistikotik ahalik eta bezero gehien izatea lortu nahi da. Honetarako ezinbertzekoa zen informazio koordinatuaren lan hau.

Ideia guardietako botikak bezalako funtzionamendua izatea da, hau da, jatetxeek ikusgai izanen dute egutegia, bereziki itxita daudenean. Partzuergotik alojamendu eta turismo bulegoetara bidaliko da. Zintzilikatua dago Partzuergoaren webgunean www.consorciobertiz.org eta Partzuergoak lantzen dituen sare sozialetan ere zabalduko da. Horrela, edonork edozein egunetan zein jatetxe irekita dauden jakin ahal izatea espero da.

Egutegia 2 edo 3 hilabetero eguneratuko da, ordutegiak publikoaren erantzunera edo denboraldi desberdinetara egokitzen ahal direlako. Egutegi honen prestaketak lan aste aunitz hartu ditu eta Partzuergoak apustu honetara animatu diren 7 jatetxei eskertu nahi dio egiten duten ahalegina: Hauexek dira: Lenkonea Beran, Herriko Ostatua Etxalarren, Burlada Arantzan, Donamariako Benta, Posada de Oitz, Eskisaroi Elizondon eta Ordoki Arizkunen.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun