Nafarroako Herri Kirol Jolasak abiatu ziren Berriozarren igandean

TTIPI TTAPA 2012ko martxoaren 8a

Baztango Basaburuak proba eta kategoria guzietan aurkeztu du taldea. Utzitako argazkia

Lehen jardunaldian, haur mailako proba konbinatuan eta sokatiran gailendu da Basaburua

Nafarroako Herri Kirol Jokuetako lehenengo jardunaldia jokatu zen Berriozarren martxoaren 4an. Eskualdeko ordezkaritza Baztango Basaburuak, Igantziko Abelu eta Unanu taldeek eta Berak betetzen dute.

Nafarroako Herri Kirol Jokuetako lehenengo jardunaldia jokatu zen Berriozarren martxoaren 4an. Eskualdeko ordezkaritza Baztango Basaburuak, Igantziko Abelu eta Unanu taldeek eta Berak betetzen dute. Nafarroako Kirolaren eta Jarduera Fisikoaren Institutuarekin batera antolatzen diren Kirol Joku hauetan hiru mailetako txapelketak jokatzen dira: kimu mailakoak (11-12 urte), haur mailakoak (13-14 urte) eta kadete mailakoak (15-16 urte). Haur eta Kadete mailetan Proba Konbinatu txapelketa eta Sokatira txapelketa jokatzen dira. Kimu mailan berriz Proba Konbinatu txapelketa bakarrik.

 

KONBINATUKO SAILKAPENAK:

Kimu mailako Proba Konbinatuan hiru multzotan banaturik aritu ziren.

Emaitzak:

1. Andra Mari 06:39.00

2. Sanduzelai 06:53.79

3. Basaburua 06:56.45

4. Abelu 06:58.63

5. Araxes 07:09.44

6. Putterri 07:15.69

7. Berriozar 07:21.05

8. Unanu 07:26.51

9. Iñigo Aritza 07:35.47

 

Haur mailako Proba Konbinatuan multzo bakarrean aritu ziren:

1. Basaburua 08:35 4 puntu

2. Andra Mari 09:15 3 puntu

3. Berriozar 10:21 2 puntu

4. Iñigo Aritza 12:00 Puntu 1

 

Kadete mailako Proba Konbinatuan bi multzotan banaturik aritu ziren.

Emaitzak:

1. Andra Mari 10:35.10

2. Berriozar A 10:45.99

3. Basaburua 10:46.64

4. Bera 11:05.58

5. Berriozar B 11:18.68

 

SOKATIRAKO SAILKAPENAK:

HAUR MAILA (480 KG)

Basaburua (4 puntu)

Andra Mari (3 puntu)

Berriozar (2 puntu)

Iñigo Aritza (puntu 1)

 

KADETE MAILA (540 KG)

A multzoa

Berriozar A (3 puntu)

Basaburua (2 puntu)

Iñigo Aritza (puntu 1)

B multzoa

Berriozar B (2,5 puntu)

Andra Mari (2,5 puntu)

Bera (puntu 1)

 

Bigarren jardunaldia heldu den igandean, martxoak 11, ospatuko da Etxarri Aranazko pilotalekuan goizeko 11:00etatik aurrera. 

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun