Senpereko Spuc lasterketa taldeak antolatuta, lehen aldiz Senpereko Trail mendi lasterketa eginen da martxoaren 11n. Lasterketak 21,1 kilometroko ibilbidea izanen du eta goizeko 09:00etan abiatuko da Senpereko Ibarrungo pilota plazatik.
Ibilbideak 1.027 metroko gainbehera positiboa izanen du eta 1028 metroko gainbehera negatiboa. Ibilbidearen gehieneko altuera Zuhalmendiko 289 metroak izanen dira, lasterketaren 10,4 kilometroan. Hornidura eta erretiratzeko guneak ere prestatu ditu SPUC lasterketa taldeak, 4,9 ; 8,7 ; 14 eta 18,7 kilometroetan. Kontrol guneak, berriz, 2,1; 6,2; 10,4; 14,8 eta 18,7 kilometroetan izanen dira.
Aipatzekoa da lasterketa ikusi nahi dutenentzat erem 15kilometroko oinezko ibilaldi bat antolatu da. Abiatzea goizeko 08:00etan eginen da. Egunaren bukaeran, bazkari bat antolatua da Inharria jatetxean. Informazio gehiago: http://spuclasterka.perso.sfr.fr/traileus.html