Doneztebarrak Merkatarien Elkarteak eskaintzen azoka antolatu du ortziral honetarako, martxoak 9. Intzakardi karrikan izanen da.
Herriko merkatariek eskaintzak eta denboraldi aurrerapena erakusteko aukera izanen dute egun osoan, 10:00etatik 20:00etara. Eta eguna animatzearren, haurrendako jokoak antolatuko dira arratsalderako.
Inauterietako sariak
Bertze aldetik, Doneztebarrak elkarteak inauterietako karroza eta mozorro onenen sariak ere banatu zituen martxoraen 1ean. Karrozarik onena Oktoberfest izan zen eta mozorrorik onena, Karlos Arguixuri, Txipiroiak bete-beteak izenekoa. Doneztebarrak elkarteak prestatutako saski eder bana eskuratu zuten.