Mindegia garaile, Kañamaresi minututik gorako aldea aterata

TTIPI TTAPA 2012ko martxoaren 7a

Xabier Mindegia aizkoran, Martin atta eskuinean eta anaia ezkerrean dituela. Utzitako argazkia

Mindegia erregularragoa izan da saio osoan

Bigarrenean bai, bigarrenean lortu du aizkora apustua irabaztea Xabier Mindegiak (Bein­tza-Labaien, 1984). Aizkorazaleek ongi eran­tzun zioten demari­ eta Doneztebeko pilota­lekua betea zela, Julen Kañamaresen (Berriozar, Nafarroa) aurka apus­tua jokatu zuen otsai­laren 19an. Baita irabazi ere. Minutu eta 23 segundoko alda atera baitzion Bein­tza-Labaiengoak aurkariari.

Aizkolari bakoitzak hamar pago-enbor moz­tu behar izan zituen: zortzi ka­­naerdiko eta bi oinbi­ko. Bi oinbiko­ak eta bi kanaerdiko Berriozarkoak eraman zituen eta gainerakoak Mindegiak, ai­tzinetik hitzartu bezala. Eta alde bakoi­tzak 3.000 euro paratu zituen jokoan.

Biek egin zuten lan ederra, baina beharbada, Mindegia erregularragoa izan zen. Hasieran, Mindegiak berak espero bezala, aurkaria aitzinean jarri zitzaion, baina denborarekin berak hartu zion aurrea. Halaxe egin zuen akitu arte, aita eta anaiaren aginduei fin segituz. Lan guz­tiak akitzeko 32 minutu eta 22 segundo behar izan zituen Beintza-Labaiengoak eta 33 minutu eta 45 segundo Julen Kañamaresek.

 

SAIOA AKITUTA

«Hasieran, bera guk pen­tsatu bezala hasi da, oso indartsu, eta tarte apur bat atera digu; baina niri aitak eta anaiak lasai aritzeko esaten zidaten, harrapatuko nuela, eta horrela izan da. Nik beraien esanei kasu egin diet, eta emaitza oso ona atera dugu»

Xabier MINDEGIA

Beintza-Labaiengo aizkolaria

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun