Taldekako bertsolari txapelketako saioak jokatuko dira Ituren, Leitza eta Igantzin

TTIPI TTAPA 2012ko martxoaren 7a

Rimak Exkaxko taldeko Iñigo Olaetxea Igantziko Biltoki elkartean ariko da martxoaren 17an. Bertsozale Elkartea

Heldu diren asteburuetan Bardoak 2012 Nafarroako Taldekako Be­rtsolari Txapelketako biga­rren­ faseko saio­ak joka­tuko dira eskualdean.

Iturengo Herriko Etxe­­­ko ganbaran, ortziralean, martxoak 9, afaria eta bertso saioa izanen dira, 21:00­etan. Eraun­tsi (Iker Goroste­rrazu eta Alazne Untxa­lo iturendarrak eta Amaia Elizagoien oronoztarra) eta Leitzaundi (Miel Mari Elosegi Luze, Iñigo Iba­rra eta Iñigo Sagastibel­tza) taldeak ariko dira au­rrez-aurre.

Martxoaren 17an, Lei­tzan, bertso saioa jokatuko da 18:30etik ai­tzinera. Leitzaundi eta Erauntsi taldeak ariko dira nor baino nor.

Egun berean, mar­txoaren 17an, Igan­tziko Biltoki elkartean, afaria eta ber­tso saioa jokatuko dute Rimak Exkaxko (Iñigo Olaetxea eta Esti­txu eta Eneko Fernandez lesakarrak) eta Ber­­tze maldi­koak (Ainhoa Aranburu, Aimar Ka­rri­ka eta Oskar Sanz de Acedo) taldeek. 21:00­etan hasiko da.

Horiek izanen dira bigarren faseari dagozkion eskualdeko saioak. Finala Leitzan jokatuko da martxoaren 31n.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun