Apirilaren lehenean, bigarren eskuko merkatu haundia eginen da Amotzen horko eskolak selauru hustea apailatu baitu. Izanen da hor gauza frango ikusteko, saltzeko eta erosteko eta baita jateko eta edateko ere. Irabaziekin proiektu kulturalak egiten ahalko ditu Amotzeko eskolak.