Naia askatu, konponbide demokratikoaren alde lelopean mila lagun bildu ziren Senperen joan den otsailaren 25ean. Hogoi egun lehenago jendarmeek arrastatu zuten bere ahizparekin beren burasoen etxean, Ibarrunen, lotura zutelakoan iaz Senperen egin zen atentatu entsegu batekin udako etxe batean. Ahizpa libro utzi zuten kargurik gabe bainan Naiak preso segitzen du Bordele ondoan.