Berriki sari berria etorri da Senpererat. Zaluaga hondakin biltegia kudeatzen duen Bizi Garbi elkargoak bi sari eskuratu zituen jadanik eta orain Qualitri hondakin kalitateko bilketa ziurtagiria eman diote. 35 lagun ari dira hor lanean, hego Lapurdiko bederatzi herri eta Nafarroan Urdazubi eta Zugarramurdiko hondakinak biltzeko eta parte bat birziklatzeko, erran nahi baita 40 000 herritarren eremua nunbait han. Gastuen kontrola, erabiltzaileei ematen zaizkien tresnak, garbitasun eta segurtasun neurriak eta inguramenari egiten zaion eragina kontuan hartu dira Qualitri ziurtagiria eskuratzeko.
Bertzalde, geroari buruz proiektuak ez dira eskas, bio hondakinak biltzen hasiko baitira lehen aldikoz. Entsegua eginaraziko diote Senpereko enpresa bati, ikastegietako eta ostatuetako bio hondarrak biltzeko konposta egiteko gero. Dena den, kezka ere aski haundia da Zaluaga inguruetan Ahetzen eta Bidarten bereziki usain txarrengatik eta tratatuak izan ez diren urak isurtzen omen direlakoz. Ainitzek dakite hori inguruetako herrietan, baina bertako arduradunek ez dute hitzik aipatzen kalte horietaz.
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!