Inauteriak

Ttipi-Ttapa 2012ko martxoaren 7a

Aurtengo inauteriak giro goxo batean pasatu dira. Larunbatean gaz­teek auzoak animatu zituzten kantu eta trikitixa soinuekin. Arras ongi erre­zibituak izan ziren etxe eta ostatuetan eta eskerrak ematen dizkiote jendeari. Igandean euri errauntsiek desfilea kiroldegira desbideratu zuten, eta han jende multzoa bildu zen haurren kantuak eta dantza ikusteko, eta Sarako kantariek Rabby Jacob filmaren pasarte bat berriz egin zuten. Gero zanpatzar erre zuten eta bukatzeko hiru eskolek bazkaria antolatu zuten Lur Berrin.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun