Herriko domina eman diote Sebastien Anzizar pisutzaileari

Joana GUERENDIAIN 2012ko martxoaren 7a

Sébastien Anzizar bere ingurukoekin. Joana Guerendiain

40 urtez herriko pisuak atxiki ditu Anzizarrek

Sébastien Anziza­rrek herriko medaila ukan du 40 urtez herriko pisuak atxiki baititu Ihartze be­rrian. Pisutegi horretan edozer pisatzen zen: animaliak, artilea, baita sokatirako partehartzaileak ere!

Pisutegiak beti ire­kiak ziren, edozein egunetan eta momentutan etorrita ere, beti norbait­ bazen. Sébastien eta Martinak 2010era arte atxiki dituzte pisuak, eta geroztik, Portuako lan eremuan aurkitzen dira, baina orain elektronikoak dira, ez da gehiago norbait behatzen egoten.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun