Emakumeen Egunaren harira, hainbat ekitaldi izanen dira gure eskualdean

TTIPI TTAPA 2012ko martxoaren 7a

Erratzuko emakumezkoek San Anton egunean egiten dute urtero biltzeko hitzordua. Maite Oteiza

Martxoaren 8a, Emakumeen Nazioarteko Eguna da eta hori dela eta, hainbat ekitaldi antolatu dira eskualdean.

 

Bortziriak

Bortzirietan Kontziliazio eta Berdintasun Itunaren bidez, hilaren 11n Bertsolari dokumentala eskainiko da Berako Kultur Etxean, 18:00­etan. Bi­haramunean, Emakumearen ikuspegia be­r­tso­­­laritzan izanen da az­ter­gai, 17:30ean Lesakan. Bi egunetan haur txoko zerbitzua eskainiko da eta izena emateko­ 948 635036ra deitu.

Horrez gain, mar­txoa­ren 11n mendi ateraldia eginen dute bortz he­rrietako emakumez­koek Mendaur mendira. Emakumearen Na­zioar­teko Egunaren harira, Bortzirietan mendi irteera an­tola­tzen den hirugarren aldia da: le­hendabizi­koan Igan­tzitik Unanura, eta Bian­ditzen barna Aritxulora joan ziren eta berriz itzu­li ziren Igan­tzi­ra; bigarre­nean, bera­ta­rrek Labiagara antola­tu zuten eta aurten aranzta­rrek hartu dute lekukoa. Hala, igande honetan, 09:00­etan aparkale­kutik abiatu eta Men­dau­rrera joanen dira. Gero Aterpen bazkalduko dute.­

Hortaz aparte, herriz herri ere izanen dira ekitaldiak. Arantzan, adibidez, kalejira eginen da herrian barna martxoaren 9an.

Berako Kaxerna gaz­tetxean aste osoan egiten ari dira ekitaldiak­ Emakumearen Nazioarteko Eguna dela eta. Martxoaren 2an Etiketadun kateak hautsiz an­tzezlana ikusteko aukera izan zen, biharamunean mural mar­goketa egin zen; astearte honetan, mar­txoak 6, Zoru pelbikoa izenburupean hi­tzaldia egitekoa zen, 19:30ean, eta ortzegunean, hilak 8, Prohibido recordar Saturrarango emakumeen kartzelari buruzko dokumentala ikusgai izanen da, 19:00etan gaztetxean. Eta ondotik, luntxa.

 

Baztan

Baztanen ere izanen dira ekitaldiak. Gazte­txearen ekimenez, Emakumearen Egunean, or­tze­gun honetan, Nahaste borrastri an­tzezlana ikusteko aukera izanen da, 19:00etan Elizondoko gaztetxean.

Ortziralean, martxoak 9, Ikusezina ikusiaraziz: neska edo mutila izatearen ondorioa izenburupean eztabaida izanen da, 18:00­etatik 21:00etara, hau ere gaztetxean.

Larunbatean, azkenik, 19:00etan kalejira abiatuko da eta 21:00­etan afaria eginen da gaztetxean, 10 euroren truke. Eguna aki­tzeko, 23:00etan AFUren kon­tzertua izanen da, ber­tzeak bertze.

Bertzetik, Eguzkilore Emakume Elkartearen ekimenez, martxoaren 7an, Criadas y señoras pelikularen emanaldia izanen da 18:30ean, Elizondoko San Francisco Javier ikastetxean. Ondotik, Bidelagun Elkartearen egoitzan, merendu-afaria eginen da.

 

Leitza

Leitzaldean, berriz, nabarmentzekoa da Arano, Areso, Goizuetako emakumeen formakun­tza beharrak ezagutzeko, kanpaina paratu duela martxan Emakume Batzorde sortu berriak.

 

Malerreka

Herriz herri eginen dira beharbada Emakumearen Egunaren seinaleak. Zubietan, erraterako, larunbatean afaria izanen dute.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun