Udalaren aurtengo aurrekontua 244.329 eurokoa izanen da.
Horren inguruan, azpimarratzekoa da aurten partida bat bideak moldatzeko izanen dela. Horrez gain, WiFi haririk gabeko sarea paratzeko aukera ere begiratzen ari dira udal ordezkariak. Horiei gehitu behar zaizkie, aitzineko ataletan aipatu ditugun erosketak eta proiektuak, horiek ere aurrekontu honetan sartzen baitira. Egin ahala, horien berri ematen joanen gara.
Bertzetik, erran, gurasoek frontoi sarreran zerbait paratzeko eskatu zutela, haurrak ez zitezen kanpora atera eta kotxeekin ezbeharrik ez gertatzeko. Eskaerari erantzunez, hiru errelduko korda paratu da hesia paratu beharrean, eta hagitz txukun gelditu da.
Herritarren Buzoia
Udalak buzoi bat ere jarri nahi du herritarren eskura, Udalari eta gainerako herritarrei dituzten kezkak, ideiak edo nahi duten hura adierazteko aukera izan dezaten.