Eskolan ere inauteriak

Markel LIZASOAIN 2012ko martxoaren 7a

Saldiasko Eskola

Otsailaren 24an saldistar eta labaindarrek inauteriak ospatu zituzten. Saldista­rrak Beintza-Labaienera joan ziren mendiz eta labaiendarrek gosaria eskaini zieten. Gosaldu eta gero Beintzara joan ziren oinez eta hango plazan dantzan aritu ziren. Eguerdian kotxeetan Saldiasko ostatura itzuli ziren bazkaltzera eta arratsaldean jolasean ibili ziren eskolan, dantzak ere egin zituzten eta egunari behar bezalako akabera emateko, gurasoek prestatutako merendua dastatu zuten.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun