Joan ziren aurtengo inauteak ere. Ortziralean, basurde jatea egin zuten 18-20 bat lagunek. Afalondoan, batzuk musean eta besteak tertulian aritu ziren. Hori bai, mahaian tenorez jarri eta tenorez erretiratu ziren, biharamunean aiseago jaikitzeko.
Larunbatean, baserriko buelta egin, eta arratsaldean, herriko etxeetan ibili ziren. Osotara, jende franko ibili zen, nola etxez etxe, nola jendeari ongi etorria ematen kroketekin, fritoekin, saldarekin, kafearekin, tortillekin, pattarrarekin, etxeko sagardoarekin, pastelekin, txokolate beroarekin, erroskilekin; aurten, baita taloekin ere! Afalondoan, berriz, mahaiak bildu eta dantzan aritu ziren goizaldera arte. Igandean lanak!