Euskal Herriko karriketan kantuan ibiltzeko ohitura dagoela ikusita eta horrek sortzen duen giro ezin hobea kontutan hartuta, Malerrekako Mankomunitateko Euskara Batzordeak Malerreka Kantuz ekimena martxan paratu du. Helburu horrekin, martxoaren 2rako Donezteben kanturako deia egina zuten, Doneztebeko karrikak kantuz alaitzeko asmoz. Horren ondotik, apirilaren 6an Iturengo plazan bilduko dira, 19:30ean, eta maiatzaren 4an Donamariako plazan egin dute hitzordua, ordu berean.