65.302,89 euroko aurrekontuarekin mendiko lan batzuk eginen ditu Udalak. Alde batetik, 59.301,11 eurorekin, Goienetxeko bordarako pistako sarrera moldatuko da eta Aurkidiko pistan zementua botako da. Bestetik, berriz, landaketak eginen dira, 6.001,78 eurotan. Landaketa hauek hilabete honetan egitekoak dira eta pistetako lanek abuztua baino lehen eginak egon beharko dute.
Aipatu, lan hauek Nafarroako Gobernuaren dirulaguntza jasoko dutela.