Aitzineko TTIPI-TTAPA aldizkarian erran bezala, zerbitzu berri bat ireki dute herrian: Tresanea izeneko apartamentu hotela. XVI. mendean egindako etxea dugu Tresanea, nahiz eta XIX. mendean erabat berritu zen, lau solairu eta lau isuriko teilatua eginez. Orain dela berriki arte obretan aritu dira Baztan-Bidasoaldeko igeltseroak, zurginak, margolariak... Lanean azkeneko itxura polit hau eman arte. Gehiago jakin nahi izan ez gero, web orrian sar zaitezkete: www.tresanea.com.