Berri aunitzekin heldu zaigu herriko eskola. Alde batetik, aurrematrikulazio kanpaina itxi da eta hurrengo urteari begira bederatzi ikasle berri izanen dira, 3 urteko zazpi haurtxo hasiko dira eta 4 urteko bi haur.
Bertzalde, eskolako klasetik aparte, berriki mintzaldi bat antolatu zuten eskolakoek gurasoei begira. Pedagogo orientatzaile batekin 40 bat guraso egon ziren. Harrera ezin hobea eduki zuen solasaldiak eta aitzinerago gehiago antolatzeko asmoa dute.
Aitzineko urteetan bezala, eskolako ikasleek Haur Kantari Jaialdian parte hartuko dute, nahiz eta aurtengoa murrizketekin kinka larrian egon. Koordinatzailerik ez da izanen murrizketak direla eta, baina parte hartzen duten haur, irakasle eta gurasoekin aitzinera eramanen da besta haundi hau.
Eskolako berri gehiago jakin nahi izanez gero, blogean sartzen ahal zarete: malerrekaherrietakoeskolak.blogspot.com
Migel maisua
Aipamen berexia merezi du gure eskolan azkeneko urte parrastan irakasle aritu den Migelek, martxoaren 5ean jubilatu baita.
Hainbertze herritar pasatu dira bere gelatik, momentu ezin hobeak bizituz, irri eta algara, tarteka haserre batzuk hartuaz, baina dena bere goxotasunean. Oraingo bizitza berri honetan, Iturengo irakasle, ikasle eta herritarrek ongi pasa dezala opa diogu. Besarkada bat eta ongi segi!