Akitu berria da Bardoak 2012 Nafarroako Taldekako Bertsolari Txapelketako lehenbiziko fasea, eta bigarren fasera gure herriko bertsolariak pasatu dira. Malerrekako Jituk taldeak ez du zorterik izan, baina Erauntsi taldeak bigarren faserako txartela eskuratu du.
Lehenbiziko fase bukaerako saioa, Leitzan jokatu zuen Jituk taldeak, baina leitzarrek irabazi zuten. Erauntsi taldeak, berriz, Iruñean jokatu zuen Xirristi-mirristiren aurka eta Erauntsi nagusitu zen. Honela, bigarren fasera sailkatzea lortu zuten.
Aitzinera egin duen Erauntsi taldeak ortziral honetan, martxoak 9, eginen du hurrengo saioa. Non eta herrian, Herriko Etxeko ganbaran. 21:00etan, afaria eta bertso saioa eginen dira eta Erauntsi (Iker Gorosterrazu, Alazne Untxalo, Amaia Elizagoien) eta Leitzaundi (Miel Mari Elosegi, Iñigo Ibarra, Iñigo Sagastibeltza) ariko dira.