Herritarren arteko aizkora apustua jokatuko da martxoaren 17an

Arkaitz MINDEGIA 2012ko martxoaren 7a

Martin Telletxea eta Kenari Erasun, Ander Erasunen aurka

Herritarren aizkora gosea asetzeko asmoz, ikuskizun ederra prestatu dute herritarrek mar­txoaren 17rako. Martin Telletxea eta Kenari Erasun ariko dira alde batetik aizkoran eta Ander Erasun izanen dute aurkari. Alde bakoitzak zor­tzi kanaerdiko moztu beharko ditu, eta egu­rrak erdibana eramanak izanen dira.

Hitzordua, berriz, tailerreko atarian egin dute, 17:00etan. Jokoan afarirako bildotsak jarri dituzte.

Aizkora apustuaren ondotik, Aurtizko elkartean afaria izanen da eta apuntatu nahi duenak, ostatuan edo tailerrean izanen du zerrenda. 10 euroko seinalea utzita, martxoaren 11 izanen da izena emateko hondarreko eguna.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun