Inauteriak eguraldi bikainean igaro ditugu eta horrek izugarrizko jendetza erakarri zuen larunbat arratsaldeko mozorro eta karrozen desfilera. Aipatu behar da herritar aunitzek parte hartu zuela. Izan ere, ia 30 karroza atera ziren desfilera. Inauteri hauetan, merkatariek karrozarik eta mozorrorik politenak saritu zituzten. Izan den partehartzea eta lan izugarria kontuan hartuta, epaimahaiak ez zuen batere lan erraza izan aurtengoan. Sariak Oktoberfest eta Karlos Arguixuri; Txipiroiak bete-beteak taldeendako izan ziren.