Oriamendi 2010 enpresak hilabetero egiten duen ranking-aren arabera, urtarrilean eta otsailean Joxe Etxeberria, Etxeberria III.a, doneztebarra izan da erremontelaririk onena. Etxeberria III.ak jokatutako sei partidetatik hiru irabazi zituen otsailean, baina galdu zituen hiruetatik bi, tanto bakarragatik galdu zituen. Honela, 36,33 puntu lortu zituen (banaz bertze partidako lortutako tantoak). Partida nagusiak jokatzen dituzten erremontisten A multzoan, otsailean ez zen jokalari bat bera ere izan hiru partida baino gehiago irabazi zituenik. Multzo honetan nagusitu zen Etxeberria, Juaristi eta Xanti Utergaren aitzinetik. Utergak 35 puntu lortu zituen. B multzoan, berriz, Oñatz Gonzalez izan zen onena, jokatutako partida guztiak irabazita 40 puntu lortuz. Bigarren Matxin VI.a eta hirugarren Urko izan ziren.