Kontsumitzaileen bulegoa

Nerea TELLETXEA 2012ko martxoaren 7a

Malerrekako Zerbi­tzu Orokorren Mankomunitateak Iratxe Kon­tsumitzaile elkartearen bidez eskaintzen duen kontsumitzaileendako informazio bulegoak ekainera arte behin­tzat martxan jarraituko du. Halaxe adierazi digute Mankomunitatetik.

Dena den, egun hauetan Nafarroako Gobernuak Donezteben kontsumitzaileendako informazio bulegoa zabalduko dela jakinarazi du. Apirilean izanen omen da, eta urte ­osoan, astean behin, informazioa eta arre­ta zerbitzua eskaini­ko omen ditu. Malerrekako Man­komunitatearen eta Gobernuaren arteko akordioaren ondorio izanen litzateke zerbi­tzu hau, baina heldu den asteko asanbladan tratatu eta onartuko du Mankomunitateak.

Hitzarmen hau urtebetez egonen litzateke inda­rrean, eta bi aldeek­ inte­resa badute, ondoko urteetan segituko luke­.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun