Sahara sahararrentzat lelopean, hainbat ekitaldi izan ziren Saharaztan elkarteak antolatuta otsailaren 24an. Arratsaldean haurrendako jokoak izan ziren. Egia errateko ez zen haur aunitzik elkartu, baina agertutakoak hagitz gustura egon ziren. Ondotik, plazan elkarretaratzea eta Ulibeltzak Elkartean hitzaldia izan ziren. Gero, berriz, 65 lagun elkartu ziren afaltzeko, Ukele taldearekin alaituta.