Ulibeltzak elkartean junta aldaketa eginen da martxoaren 17ko bileran

Maider PETRIRENA 2012ko martxoaren 7a

Hiru urte eman ditu orain arteko juntak lanean

Martxoaren 17an, larunbatarekin, ohiko ba­tzarra eginen du Ulibel­tzak Elkarteak. 19:00­etatik aitzinera, hainbat gai izanen dira hizpide, eta tartean junta aldaketa. Dagoeneko hiru urte pa­satu dira aitzineko juntakideak sartu zirene­tik, eta zor­tzi baz­ki­de berri juntan sartzeko ordua ailegatu zaigu. Lerro ­hauen bidez, bazkideak animatu nahi ditugu ahalik eta jende gehien etor dadin bozkatze­ra.

Rakel Urtxegi Gelbenzu, Edurne Urrotz Agesta, Miren Hernandorena Ibarra, Edurne Zubieta Almandoz, Maria Jesus Iriarte Irurueta, Maria Jesus Rekarte Elizondo, Josune Anzizar Elizondo eta Maider Petrirena Goroste­rrazu egon dira orain arte juntan.

Junta aldaketaz gain­, aitzineko aktaren onespena, bazkide be­rriak, 2011ko kontuak, elkarteko obrak eta dokumentazioa bezalako gaiak izanen dira mahai gainean.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun