Otsailean ere goiti egin du langabetu kopuruak eskualdean

TTIPI TTAPA 2012ko martxoaren 2a

1.316 lagunek emana dute izena Doneztebeko Enplegu Bulegoan, urtarrilean baino 9 gehiagok

Ez urtarrileko igoerak izandako bortizkeriarekin, baina otsailean ere goiti egin du langabetu kopuruak Doneztebeko Enplegu Bulegoan. 1.316 lagunek emana zuten izena, urtarrilean baino 9 gehiagok (%0,69). Nafarroako igoeraren banaz bertzekotik (%3,58) beheiti dago eskualdea, baina berriz ere goiti egin du langabeziak eta inoiz izan duen kopururik handienean dago.

Otsailean 204 kontratu egin ziren Doneztebeko Enplegun Bulegoaren bitartez, horietatik 20 bakarrik mugagabeak.

Adina eta sexuari dagokionez, 25 urtez goitiko gizasemeen artean 590etik 596era igo da langabetu kopurua otsailean, eta adin tarte horretako emakumeen artean 566tik 569ra. 25 urtez beheitiko gizasemeen artean 84tik 85era igo da langabetu kopurua eta adin tarte horretako emakumeetan, aldiz, 67tik 66ra jautsi da.

Lan arloei dagokienez, zerbitzuen arloak segitzen du langabe gehien izaten baina otsailean 825etik 812ra jautsi da langabetu kopurua. Industria arloan, aldiz 240tik 252ra igo da langabezia daudenen kopurua eta eraikuntzan 158tik 163ra. Nekazaritzan ere 31tik 34ra igo da lanik gabe daudenen kopurua eta aitzinetik lanik egin ez dutenen artean ere 55 lagun daude langabezian, urtarrilean baino 2 gehiago.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.

Egin TTIPI-TTAPAren lagun