Baztango Udalak, Bortzirietako Hiri Hondakinen Mankomunitateak eta Malerrekako Mankomunitateak etxez-etxe banatutako egutegiek duten zenbakiarekin, martxoko zozketa egin da eta hauxe da zenbaki sariduna: 9558.
Zenbaki horren jabeak, eskualdeko produktuekin osatutako lote bat izanen du saritzat. Aipatu, bertzalde, urtarrilean bezala otsailean ere ez zela zenbaki sariduna atera. Hilabete hondarrean bukatu zen epea, eta beraz, orain ezin da saria eskatu. Martxoko zozketaren saridunak hilaren 31 baino lehen deitu beharko du Bortzirietako Mankomunitatera: 948 635254. Zenbaki sarituak www.bortziriakzabor.com web orrian argitaratuko dira, eta TTIPI-TTAPAren Merkatu Ttikia atalean ere bai.