Malerreka kantuz ekimena abiatuko da martxoaren 2an

TTIPI TTAPA 2012ko martxoaren 1a

Mankomunitateko Euskara Batzordeak ortziral arratsaldeko 19:30ean paratu du lehen hitzordua Doneztebeko eliz atarian

Euskal Herriko hainbat lekutan karriketan kantuan ibiltzen direla jakin ondoren eta honek sortzen duen giro ezin hobea kontutan hartuta, Malerrekako Mankomunitateko Euskara Batzordeak Malerreka Kantuz ekimena martxan jartzea pentsatu du. Horregatik martxoaren 2an, ortziral arratsaldeko 19:30ak aldera, Doneztebeko eliz atarian bilduko dira ekintza honi hasiera emateko eta bertako karriketatik barrena ibiltzeko.

Ekintza honek arrakasta izanen duelakoan daude Mankomunitatean eta denak animatu nahi dituzte, Doneztebeko karrikak kantu hauekin alaitzeko.

Malerrekak, ekintza hau burutzeko behar diren osagai guztiak dituela jakin badakite Mankomunitatean, herri eta paisaia ederrak, musikariak eta euskal kantuak kantatzeko ohitura.

Hitzorduak

• Martxoak 2, ortzirala, 19:30ean Doneztebeko eliz atarian.

• Apirilak 6, ortzirala, arratseko 19:30ean Iturengo plazan.

• Maiatzak 4, ortzirala, arratseko 19:30ean Donamariko plazan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.

Egin TTIPI-TTAPAren lagun