Etxeberria III erremontelaririk onena izan da otsailean ere

TTIPI TTAPA 2012ko otsailaren 28a

Sasoi ederrean dabil azken aldian Joxe Etxeberria doneztebarra. Oriamendi 2010

Oriamendi 2010 enpresak egiten duen rankingean bigarren hilabetez segidan nagusitu da doneztebarra

Oriamendi 2010 enpresak hilabetero egiten duen rankingaren arabera, urtarrilean bezalaxe otsailean ere Joxe Etxeberria, Etxeberria III doneztebarra izan da erremontelaririk onena.

Oriamendi 2010 enpresak hilabetero egiten duen rankingaren arabera, urtarrilean bezalaxe otsailean ere Joxe Etxeberria, Etxeberria III doneztebarra izan da erremontelaririk onena.

Etxeberria III.ak jokatutako sei partidetatik hiru irabazi ditu otsailean baina galdu dituen hiruetatik bik tantu bakar batengatik galdu ditu. Honela 36,33 puntu lortu ditu (banaz bertze partiduko lortutako tantuak). Partida nagusiak jokatzen dituzten erremontelarien A multzoan, otsailean ez da erremontelari bakarrik ere izan hiru partida baino gehiago irabazi dituenik. Multzo honetan nagusitu da Etxeberria, Juaristi eta Xanti Utergaren aitzinetik. Utergak 35 puntu lortu ditu.

B multzoan berriz, Oñatz Gonzalez izan da onena, jokatu dituen partida guziak irabazita, beraz, 40 puntu lortu ditu. Bigarren Matxin VI eta hirugarren Urko izan dira.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun