Baztango infantilak nagusitu ziren Beti Gazteren kontrako futbol derbian

TTIPI TTAPA 2012ko otsailaren 27a

Beti Gazte eta Baztango infantilek partida ederra egin zuten larunbat eguerdian Mastegin. Aitor Arotzena

Beti Gazteko talde nagusiak, bere aldetik, liderra menpean hartu zuen Mastegin

Asteburuko kirol jardunaldian infantil mailako futbol derbia jokatu zuten Beti Gaztek eta Baztanek. Partida ikusgarria suertatu zen, baztandarrak 1-4 irabazten joan ondotik, launa berdintzea lortu baitzuten lesakarrek, baina azken jokaldian garaipenaren gola lortu zuten baztandarrek. Beti Gazteko talde nagusiak ere partida ikusgarria egin eta Anaitasuna liderra menpean hartu zuen Mastegin. Eskubaloian ere garaipen garrantzitsua lortu zuen Errekako talde nagusiak eta Baztan Rugby Taldeak berdindu egin zuen Lekarozen, etxeko azken partidan.

Asteburuko kirol jardunaldian infantil mailako futbol derbia jokatu zuten Beti Gaztek eta Baztanek. Partida ikusgarria suertatu zen, baztandarrak 1-4 irabazten joan ondotik, launa berdintzea lortu baitzuten lesakarrek, baina azken jokaldian garaipenaren gola lortu zuten baztandarrek. Beti Gazteko talde nagusiak ere partida ikusgarria egin eta Anaitasuna liderra menpean hartu zuen Mastegin. Eskubaloian ere garaipen garrantzitsua lortu zuen Errekako talde nagusiak eta Baztan Rugby Taldeak berdindu egin zuen Lekarozen, etxeko azken partidan. Hauek izan dira asteburuko emaitzak:

 

FUTBOLA

Gipuzkoako Ohorezko Mailan

Beti Gazte 3 (Ibai Mitxelena, Oier Iantzi eta Ander Maia) – Anaitasuna 2. Kategoriako liderra erori zen Lesakan

 

Nafarroako Preferente mailan

JD San Jorge 3 – Baztan 2 (Mikel eta Borja)

 

Gipuzkoako Erregionaleko lehen mailako igoera fasea

Gure Txokoa 4 (Imanol Morenok 2, Andoni Riopedre eta Mikel Morcillo) – EAS 08, 0

 

Gipuzkoako Erregionaleko lehen mailako kopan

Beti Gazte B 2 (Ibai Bereau eta Asier Biurrarena) – Pasaia 0

 

Nafarroako Erregionaleko lehen mailan

CD Lagunak 1 – Aurrera 7 (Iñakik 3, Asierrek 2, Angel eta Unai)

Doneztebe 1 (Jon Apeztegia) – Etxarri Aranaz 1

 

Gipuzkoako jubenilen lehen mailako igoera fasea

Pasaia 4 - Beti Gazte 0

 

Gipuzkoako jubenilen lehen mailako kopan

Oiartzun B 4 - Gure Txokoa 0

 

Nafarroako jubenilen bigarren mailan

Baztan 0 – CD Amigó 1

CD Beti Onak A 4 – Aurrera 0

Doneztebe 9 (Irail Zestauk 5, Lander Mindegiak 2, Emanuel Gonzalves eta Beñat Leiza) – CD Etxarri Aranaz 0

 

Gipuzkoako kadeteen Ohorezko Mailan

Beti Gazte 0 – Sporting Herrera 4

 

Gipuzkoako kadeteen lehen mailan kopan

Gure Txokoa 0 – Mariño 0

 

Nafarroako kadeteen lehen mailan

Baztan 1 – CD Iruña 1

 

Nafarroako kadeteen bigarren mailan

Doneztebe 6 (Mikel Retegik 2, Bingel Larrea, Diego Armando eta Fermin Estanga)– CD Ademar 0

 

Gipuzkoako infantilak

Santo Tomas Lizeoa 7 – Gure Txokoa 2 (Iñigo Etxegarai eta Joseba Marizkurrena)

 

Nafarroako infantilen lehen mailan

CD Navarro Villoslada 1 – Doneztebe 1 (Eloy Garcia)

Beti Gazte 4 (Jonan Arbelaitz, Beñat Kondek 2 eta Urki Txoperena) - CD Baztan 5 (Santiago Floresek 2, David Suarez, Javier Maylin eta Luis Urrutia) derbi ikusgarria baztandarrek irabazi zuten.

 

Nafarroako Emakumezkoen Ligan

Doneztebe FT 0 – CD Gares 3

 

Nafarroako mutiko alebinak, futbol-7

Doneztebe A 2 (Iñigo Belarra eta Asier Arozena) – Paz Ziganda 7

CD Berriozar 5 – Doneztebe B 4 (Enaitz Iriartek 3 eta Gorka Antuña)

 

ARETO-FUTBOLA

Gipuzkoako lehen mailan

Gure Txokoa 2 (Sabino Gomez eta Asier Larrañaga) – Horbel Taberna 3

 

Gipuzkoako hirugarren mailan

Umore Ona 9 – Samaniego Orixe 2

Gure Txokoa 2 – DPO Baobab 2

 

ESKUBALOIA

Senior gizonezkoen 2. Maila nazionalean, Txapeldunen fasea

Cantolagua 21 – Erreka 23

 

Emakumezkoen 1. Maila Nazionalean

Cantolagua 24 - Baztango KT 20

 

Neska jubenilak

Baztango KT 28 – Malkaitz Eskubaloia 6

 

Kadete mutilak

Erreka – Anaitasuna C

 

Kadete neskak

Malkaitz Eskubaloia 12 - Baztango KT 31

 

Infantil mutilak

Erreka – Huarte partida gibeleratua.

 

Infantil neskak

Oberena 27 – Erreka 3

Baztango KT 22 – Loyola 22

 

Alebin mutikoak (mixtoa)

Bardenas 11 – Erreka 5

 

Alebin neskak

Erreka atsedenaldia.

BM Bardenas 12 - Baztango KT 4

 

SASKIBALOIA

Senior mutilak 1. Maila autonomikoan

Toki-Ona Bortziriak 62 – IES Ebro Genesis 27

 

Kadete neskak

CB Burlada B 40 - Toki Ona Bortziriak A 47

Teresianas B 43 - Toki Ona Bortziriak B 31

 

Kadete mutilak

Toki Ona Bortziriak 52 – San Cernin BNC 54

Lagunak 33 – Toki Ona Bortziriak 59

 

Infantil neskak

Noain Caja Rural 40 - Toki Ona Bortziriak 36

 

Minibasket neskak

Genesis Tudela 39 – Toki Ona Bortziriak 32

Toki Ona Bortziriak – Teresianas, otsailaren 29an, asteazken arratsaldeko 18:30ean Berako Toki Ona kiroldegian.

 

ERRUGBIA

Lehen Maila Nazionalean

Intersport Irabia BRT 18 – Gaztedi 18

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun