Usopop kontrapasa jaialdia otsailaren 25ean ospatuko da Saran

TTIPI TTAPA 2012ko otsailaren 24a

Usopo Kontrapasa jaialdiak musikari bikainak eta jende andana bilduko ditu aurten ere. Artxiboko argazkia

Ruper Ordorika eta Rover ariko dira Lurberri gelan, Islaia eta Aloé Vera DJa gaztetxean

Tiro bat bezala dator Sarako Usopop festibalaren otsaileko Kontrapasa, “Musika berriak eta amalurra” goiburuarekin. Hilaren 25ean, larunbatean Ruper Ordorika, Rover ariko dira Lurberri gelan 20:30etik aitzinera eta Islaia Etxola gaztetxean; ondoren, Aloé Vera DJarekin dantza ainitz luza daiteke. Antolatzaileek diote 2011n jaialdi independentearen bideragarritasuna baieztatu dela, Ipar Euskal Herrian halako proposamenentzat publikoa badela berretsi dutelako.

Etxeko artistak (Joseba Irazoki, M.Botibol) eta Frantziako Estatukoak (Baden Baden, Uncle Jelly Fish) kartel berean elkartuz hasi zen Usopop 2010eko abuztuan. Udako saioarekin gustura geratu eta, uso pasari kontrapasa gehitzea erabaki zuten iazko otsailean, Anari, Panda Valium, Leopold Skin… Eta abuztuan, berriz ere, Moby Dick, Mursego… Ez da bertze edozein kontzertu bezalakoa, inguruarekin errespetua bultzatzen duen ekimena da, bisitariei bertako ekoizleen produktuak eskaintzen dizkiena.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.

Egin TTIPI-TTAPAren lagun