Martxoaren 4an Berriozarren hasiko dira Herri Kirol Jolasak

TTIPI TTAPA 2012ko otsailaren 23a

Baztango Basaburua taldeko mutilak arpanean. Artxiboko argazkia

Bera, Igantzi eta Baztango Basaburuako taldeak ari dira

Nafarroako Herri Kirol Federazioak kirol jolasak antolatu ditu ber­tze urte batez. Martxoa­ren 4an abiatuko dira Berriozarren eta apirilaren 1era bitarte, herriz-herri proba konbinatuetan eta soka­tiran hainbat gazte­txo ibiliko dira­.

Martxoaren 4an Be­rriozarren jokatuko den jardunaldiaren ondotik, martxoaren 11n Sakanan jokatuko da (Arbizun edo Etxarrin), mar­txoaren 18an Beran eginen da, martxoaren 25ean Altsasun eta apirilaren 1ean Igantzin. Hori izanen da bosga­rren eta azken saioa. Aipatu, jardunaldi guztiak 11:00etan hasiko direla­.

 

Parte hartzaileak

Guztira hiru kategoria izanen dira: kimuen mailan (2000 eta 2001 urteetan jaiotakoak) konbinatuetan bakarrik ariko dira eta Berriozar, Igantziko Unanu eta Abelu, Etxarri Aranazko Andra Mari eta Putte­rri, Altsasuko Iñigo Ari­tza, Baztango Basaburua, Araitz Beteluko Araxes eta Iruñeko Sanduzelai taldeek parte hartuko dute­.

Haurretan (1998-1999­an jaio­ta­koak) konbinatuetan eta sokatiran ariko dira eta Berrio­zar, Andra Mari, Iñigo Aritza eta Basaburuak parte hartuko dute.

Kadeteetan, azkenik, (1996-1997 urteetan jaio­takoak), Berriozar A eta B, Andra Mari, Basaburua eta Berako taldeek eman dute proba konbinatuetan izena. Sokatiran, horiez gain, Iñigo Aritza ere ariko da. Berako taldeak aurten lehenbiziko aldiz parte hartuko du, baita Sanduzelaik ere.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun