Federazioaren argitalpen berria

TTIPI TTAPA 2012ko otsailaren 23a

Herri kirolak zabaltzeko asmoz, 2003­an hasi­tako proiektuari ­zortzi­ga­rren argitalpenarekin eman dio amaiera Nafa­rroako Herri Kirol Federazioak. Aitzinetik ber­tze zazpi lan kaleratu di­tu­ harri-jasotzea, aiz­kora, arpana, Iparral­de­ko Jokuak, sokatira, sega eta herri kirolaren jatorria eta ezaugarriei buruz. Bi bideo ere egin di­ra harri-jasotzea eta sokatirari lotuta. Eta az­ken lanean, Federazioaren egitura eta fun­tzio­na­mendua azaldu du Mikel Lasartek He­rri kirolak Na­farroan: 1991-2011. Na­fa­rroako Herri­ Kirol Federazioaren 20. urteurrena izenburupean eta atal bere­zi batean markak bildu. Federazioaren egoi­tzan eskura daiteke, Sunbillan (948 450900 eta info@ herrikirolaknafarroa.org).

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun