Larunbat honetan jokatuko dira Malerrekako txapelketako finalak

TTIPI TTAPA 2012ko otsailaren 23a

Iaz elite mailan Onsalo eta Arraztoa izan ziren txapeldun. Artxiboko argazkia

Zazpi kategoriatan jokatuko dira partidak

Urtarrilaz geroztik lehian ibili eta gero, eskuz binakako Malerrekako X. Pilota Txapelketa finalen ataria dago. Larunbat honetan, otsailak 25, jokatu­ko dira Donezteben.

Guztira 184 bikotek parte hartu dute Erreka elkarteak antolatutako txapelketa honetan, eta zazpi kategoriatan neurtu dituzte indarrak. Orain, ailegatu zaie, azken ahalegina egiteko ordua. Goizean hasiko dira finalak jokatzen.

 

Bortzirietakoa martxoaren 10ean

Bortzirietako XI. Eskuz Banakako Pilota Txapelketak aitzinera segi­tzen du, eta laster, finaler­dietan sartuko da.

Martxoaren 2, 3 eta 4an erabakiko da zein izanen diren finalistak. Ttikien eta benjaminen A eta B mailakoen finalerdiak Etxalarren jokatu­ko dira, martxoaren 4an. Alebinen A eta B eta infantilen A kategoriako finalerdiak martxoa­ren 3an Aran­tzan jokatuko dira. Eta kadeteen A eta B mailako finalerdiak mar­txoaren 2an eginen dira, Beran.

Finalerako txartela lortzen dutenek mar­txoaren 10ean neurtuko dituzte indarrak Lesakan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun